|
Zer
jan

Piper beteak
Nafarroan diren
produktuetan, ospe handienetakoa dute "Pikillo piperrek".
Baten batek sumin piper izena eman nahi izan dio. Beti ez
dute minak izan beharrik, pikillo izena piperraren moko
formagatik da. Hoberenak egur naturalez errerikoak izaten
dira.
Piper beteak aipatu "pikillo piperrekin" prestatzen
dira.
Betetzekoa sukaldariaren irudimena edo perbertsioaren araberakoa
izanen da, betiere arruntenak haragi edo arrainez beterikoak
badira ere. Saltsa krematsua izaten da, piper eta tomatez
egina. BESTONDORIK GABEKO egunetarako platera da. Gehiegi
jaten badituzu haien digestioak haurdunaldi batek adina
iraunen ahal dizu.
|
|
Zer
edan

Kalimotxo
Jende gehienarentzat
sanferminetako edari nagusia da, batez ere bero egunengatik.
Etxeko Kalimotxoa ardoz eta kola freskagarriz osatzen da.
Bata eta bestearen arteko proportzioa egarriaren edo ardoak
eman ohi duen irribarre zoriontsu hori izateko premiaren
arabera izanen da, gehienetan neurri berdinean prestatzen
da.
Tabernetan zerbitzatzen duten Kalimotxoa, txorro batetik
jada nahasirik ateratzen den hori, kola gelatinaz, ardo
hidrolizatuz eta ziape gasez osaturiko edabe modukoa da.
Idorreriaren aurka ona izaten da.
|
|
Sanferminetako
jendaila
Giria
Egia esan, haiek
behin eta berriro esaten digute kriston suertea dugula gure
hirian urtero honako jaiez gozatzen ahal dugulako. Izatez,
Giria ez da atzerritar arrunta.
Sanferminetako protagonismoan lehen mailako papera hartu
du. Guk gozatu egiten dugu haiek nola gozatzen duten ikusita,
eta baita egiten dituzten gauza bitxi horiek guztiak ere,
"tokian, tokiko eran" antzinako atsotitzaren aholkutik
urruti samar. Seguruenik aholku berri bati jarraituko diote:
"tokian, egin ezazu bertan egiten zela zeuk betidanik
uste zenuena.
Iruñeko Sanferminetan ugari izaten dira amerikarrak,
frantsesak eta australiarrak. Guztiak ongi etorriak izaten
dira. Kukuxumusun horrexegatik antolatu dugu Giri Egunas.
|