|
Zer jan

Zezen buztana
Sanferminetako plater
tradizionala da. Plater hau zezenaren bizkar hezurreko muturra,
patata eta barazki erregosiak dira. Ez dago animaliaren
barrabilak (potroak) goarnizio gisa zerbitzatzeko ohiturarik,
oso bestelakoak baitira.
Hala ere, bada Nafarroan bi potro (zezenarenak) duen platerari
uko egiten ez dionik.
Atzo ez nuen zezen buztanik jan. Jatorrena zezenketan hildako
zezen baten buztana izatea da, baina hori orain ezinezkoa
da behi eroen sindrome horren erruz.
Eroak omen dauden zezenak, oihal gorri batekin zorabiatu,
akuiluak dituzten erremintak sartu eta, ongi defenditu badira,
belarriak moztu beren izena duen zezen plaza batean jasan
ondoren, errausketa-labera eramaten dituzte...
|
|
Zer edan

Limoi sorbetea
Jende dotoreak estimatzen
duen edaria da, oso egokia ordaintzea ez dagokizun txandan
eskatzeko. xanpain edo Cavaz eta limoi izozkiaz osatzen
da. Egun oso beroetan edari bereziki freskagarria da, eta
likatsua gainetik zehar botatzen baldin badizute. Neroni
ongi freskatua zegoen limoi sorbetez beteriko bost litroko
pertza isuri zidaten gainetik zehar zezenketan (probokatzearren,
dena esana gera bedi). Arropa lehortu zitzaidanean benetako
arazoak izan nituen oinez ibiltzeko.
|
|
Sanferminetako jendaila
'Zenbatzikinagohobea'
Kukuxumusun kamisetetan
musuei buruzko marrazkiak egitea gustatzen zaigu, baina
sekula ez dugu lortu ehundura mota hori. Gurasoen eskutik
joaten ez diren estreinako Sanferminetan, gazteek bi gauzarekin
gozatzen dute gehien: hasierako sanferminetako rollo ahoberoak,
eta zikin ibiltzeko grina.
Bereziki jaietako lehenbiziko egunean: uztailaren 6an. Urteak
pasatu ahala, batzuk, rolloetarako abilezia eskasa izaten
jarraitzen dugu, beraz, zikin ibiltzearekin konformatzen
gara. Baina ez horrenbeste!
|