|
 |
|
|
| b |
Photoexpress >
MIKEL LASA |
|
AZKENA: Pobre de mí |
|
|
© Mikel Lasa [+]
|
|
|
|
|
|
Pantaila-babeslea
Deskarga ezazu
gure pantaila-babesle esklusiboa eta harro erakutsi
zure lagunei
Bulls
Running Under the Water II
|
|

|
|
Foroa
San Fermin: Festa basatia? Bidali zure iritzia
[+] |
|
|
PREMIOS
> Sanferminen inguruko kazetaritza artikulurik onenak. Hona hemen...
Uztailak hamabost
Iñaki
Desormais 'San fermin 1995' Nazioarteko XVI Kazetaritza
Lehiaketa
"Joan-etorrian nabil hiriaren labirinto bitxi
eta gaizki asmatuetan zehar galduriko martetar paria
bat banintz bezala; egunkaria erosi edo kafe bat hartzeko
ezer irekirik ez dut aurkitzen, basamortuan galdutakoaren
ibilbidea egiten ari naiz, edo, hobe esanda, igerilariaren
ibilbidea ibai lehorrean, kaleko beste edozeinen itxura
eman nahi dut baina stress penagarriaren disimuluzko
profeta naiz, nire kanpoaldeko garbitasunak ez nau
loa galdutako udako beste edonoren parean jartzen,
ez dut inorekin komunikatzeko asmorik, gaur goizean
erabat fosilizatua dagoen hiriaren aldaketa baieztatzera
besterik ez naiz atera, izan ere, marrazturiko txiste
batean lapurrek aberats bati husturik ager daitekeen
hozkailua bezala dago". [sigue]
|
. |
Horoskopoa

Gaur aurkezten dizuegu...
Virgo
>>
|
|
|
|
|
Zer jan

Bildotsa txilindron erara
Bildotsa osagaia dela argi dago. Plater honekin ez duzu enzefalopatiaren
ez eta sukar aftosoaren sindromeaz kutsatzeko arriskurik.
Txilindron piper lehorrez egiten den saltsa bat da. Organismoari
energia asko ematen dion platera da, hala ere, berau digeritzeko
behar dituzunak baino gutxiago. Osasungarria izaten da Almax
sobre batzuk erabiltzea goarnizio gisa.
Ondorioz, BESTONDORIK GABEKO egunetarako apropos dela defini
dezakegu. Era berean, ez da gose handiko egunetarako platera,
zeren, bildots hezur eta guzti zerbitzatzen baita. |
|
Zer edan

Salda
Azkenik, alkoholik gabeko edari bat! eta beroa! Zopa mota
bat da, gehienetan oilo zopa, goizez hartzen da, parranda
bukatzean. Primeran sartzen da, eta gau osoan denetarik edan
ondoren duzun petrolio zaporea kentzen dizu.
Gainera edari gazia da eta eskertzekoa izaten da haragi puskaren
bat suertatuz gero, sabela baretzen baitu.
Batzuk ardo zuri andaluziar (Manzanilla) parrastada bat botatzen
diote. |
|
Sanferminetako jendaila
Langilea
Sanferminetan lan
egitea bai dela ALUKERIA. Batez ere parrandan dabilen jendearen
ondoan aritu behar baduzu. Jaiaren pairakor handienak zerbitzariak
izaten dira, edaria zerbitzatzen gau eta egun, eta bestalde
zerbitzariek ateratako guztiaren hondakin fisiologikoak desagertarazi
eta ontziak jasotzeaz arduratzen direnak. Garbitzaileez ari
gara. Jaian ari direnen poza pairatzeaz gain, lana eragozten
dieten Kaskarroak jasan behar izaten dituzte.
Sanfermin.com eta Kukuxumusukook ere lana egiten dugu. Baina
Sanferminetan egiten duguna gure urteurrena ospatzeko izaten
denez, guretzat oso atsegina da urtero gauza gehiago egitea.
Nahiz eta gutariko batek baino gehiagok nahiko lukeen ahal
izan duena baino aldi gehiagotan mozkortu. |
|