|
 |
|
|
| |
Entzierroa
Estafetan
|
 |
| |
|
Zergatik
doaz korrika?
Aurkitu Sanfermineko ekitaldi
ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta
beste hainbat
Historikoak
Emozioa entzierroaren argazki
hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez |
|
|
| ::ARGAZKIAK:: |
| Irudi
bakoitzean klikatu bi formatotan ikusteko: HANDI eta
SUPERHANDI |
|
|
|
|
|
|
|
| ::KRONIKA:: |
Mercaderesen gertatu den moduan, hementxe ere tarte
gehiago zegoen zezenen artean eta animaliak lasaiago
zeudenez korrikalariek adarren artean sartzeko eta ateratzeko
aukera gehiago izan dituzte eta korrikaldi ikusgarriak
izan dira. Lasterkari adituek adarren artean haien trebeziak
erakusteko parada izan dute Estafeta osoan zehar zezenak
oso sakabanatuta joan direlako. Halere, arrisku uneak
ere izan dira, batik bat bi zezen solte lurrera erori
direnean. Lehenengo sustoa Estafeta hasieran izan da,
azkeneko zezena altxatu bezain laster eskuineko bihurgunean
zeuden bi gazteren kontra jo duenean. Bigarren zezena
karrikaren erdialdean erori da eta atzealdera bueltatzeko
keinua egin du, baina azkenean aurrera jo du korrikalariengan
gehiegi erreparatu gabe. |
|
 |
|