2002ko Sanferminetako bosgarren entzierroan bi lagun adarkatuta suertatu dira. Bertze sei lagun, traumatismo ezberdinak zituztela eraman dituzte Iruñeko ospitaletara.
Nafarroako Ospitalera lau zauritu eraman dituzte:
- Andrew Slater, Ingalaterrako 38 urteko laguna Mercaderes aldean harrapatu du zezenak. Ezkerreko izterrean 15 zentimetroko zauria jaso du eta bere egoera larria da.
- Juan Talegón Zaera, Sevillako 24 urteko gazteak ezkerreko orkatilan luxazioa du. Zezen plazan gertatu zaio eta bere pronostikoa larria da.
- Íñigo Balbas Ruiz, 29 urteko Iruñearra Tejeriako tartetik eraman dute sudurrean eta ezkerreko belaunan kolpeak zituela. Alta eman diote jada.
- Barry Power, 19 urteko irlandarra, Zezen plazatik jaso dute buruan zauria zuela. Etxera bidali dute jada.
Virgen del Camino Ospitalera bertze lau lasterkari eraman dituzte:
- Etiernne Bolduc, Kanadako 19 urteko gaztea Telefonican adarkatu dute eta 13 zentimetroko zauria du besapean. Kirofanotik pasa ondotik ospitalean geldituko da.
- Jean Marie Gaudin, 60 urteko frantziarra sabelaldean kolpea hartu du Udal plazako zatian. Bere pronostikoa erreserbatua da.
- Jesús Lacarra Luna, Erriberriko 46 urteko korrikalaria Santo Domingoko aldapatik eraman dute sudurrean kolpea zuela. Bere egoera ez da larria.
- Vicente Tomás Aznar Alba, Castellongo 46 urteko laguna traumatismo anitzak zituela eraman dute Estafetako tartetik ospitalera. Etxera bidali dute jada.