Gaurko Entzierroa

-Zaurituei buruzko partea-

Adarkatu bat seigarren entzierroan

2002ko Sanferminetako seigarren entzierroan zezenek lagun bat adarkatu dute. Bertze sei lagun traumatismo ezberdinekin eraman dituzte Iruñeko ospitaletara.

Virgen del Camino ospitalera bortz lagun eraman dituzte:

-Víctor Álvez López, 31 urteko madrildarrak, ezkerreko izterrean sartu dio adarra zezenak Telefónicako tartean. Kirofanoan ebakuntza egin diote jada.
-José Luis Morentin Echauri, 23 urteko iruñearrak, kolpe aunitz jaso ditu Telefónicako zatian. Pronostikoa arina zuen eta etxera bidali dute.
-Brian Robert Englum, Nueva Orleanseko (AEB) 21 urteko gazteak, zauria jaso du ahoaldean Zezen plazan bertan. Zauria josi eta alta eman diote.
-Donovan Campbell, Nueva Yorkeko (AEB) 25 urteko lagunak, eskuineko orkatila bihurritu du Zezen plazan. Zauriak tratamendu kirurgikoa behar du eta gazteak bere herrian eginen duela erabaki du.
-Öscar Valencia Ibáñez, Tafallako 35 urteko lagunari, zezen batek eskua zapaldu eta ezkerreko hatz bat hautsi dio Estafeta karrikan. Bere pronotikoa ez da larria eta etxera bidali dute jada.

Nafarroako Ospitalera bi zauritu eraman dituzte:

-Jorge Curto Plá, Tortosako 30 urteko korrikalariak, gerrialdean jaso du kolpea. Bere egoera ez da larria eta alta eman diote.
-Y.A.P.G., 28 urtekoa, Kolonbiarra sortzez baina Iruñean bizi denak, buruan kolpea jaso du Udal plazako egur hesitik erori ondoren. Bere egoera ez da larria eta etxera bidali dute.